Inprimatu
Whatsapp ikonoa

GARAPENERAKO LANKIDETZA ETA HEZKUNTZAKO KONTSEILUA



Donostiako Kontseilu Sektorialak Udal instituzio eta herritar eragileen arteko elkarlana sustatzeko gaikako parte hartze organo iraunkor bezala planteatzen dira helburu hauekin: Udal planifikazioan parte hartzeko lehentasunak eta irizpideak proposatzeko gune izatea, Udal jardueraren gaineko jarraipena egitea, Udalaren eta Kontseiluko kide diren erakunde eta pertsonen ekimen zehatzak aurkezteko foro bilakatzea, Gizarte mugimenduen eta herritarren parte-hartze aktiboa eta iraunkorra bultzatzea, eta elkarrizketa-espazio baliagarri bihurtzea eragile ezberdinen arteko elkar ezagutza eta elkar aitorpena sustatzeko, elkarlan sareak sortu eta koordinazioan sakontzeko aukera emango duena.


Garapenerako Lankidetzako eta Hezkuntzako Kontseilua sektorez sektoreko partaidetza organoa da, eta Lankidetzaren eta Garapenerako Hezkuntzaren arloko printzipioak eta jarduerak bultzatzen ditu udalerrian, giza garapen sostengagarriaren ikuspegitik.

Garapenerako Lankidetzako eta Hezkuntzako Kontseiluaren aurrekariak 1996. urtean kokatu behar dira.

Dena dela, 'Nondik Nora' partaidetza prozesua (2003-2005) gauzatu eta gero erabaki zen Kontseilua berrabiatzea lehentasuntzat hartzea, eta denon artean kontrastatu eta adostutako araudi berri bat sortzea eta onartzea. Partaidetza prozesu horretan, garai hartan lankidetzan aritzen ziren Donostiako erakunde guztiek esku hartu zuten, helburu honekin: Udalaren lankidetza politika hobetzeko lehentasunezko lan ildoak denon artean ezartzea.

Honen ondorioz, Konseilua formalki berrabiatu zen eta 2008an funtzionatzen hasi zen Lankidetza eta Garapenerako Hezkuntzako Udal Aholku Kontseiluaren arautegian oinarrituta: 2008ko apirilaren 2ko GAOn argitaratu zen araudi berria.

2015 urtean Donostiako Udalak ordurarte indarrean zeuden Kontseilu Sektorialen arautegiak berraztertu zituen elkarrren arteko koherentzia sustatzeko asmoz, eta urte horretako apirilaren 10eko BOG-ean argitaratu zen arautegi berria.

Gai honetan esku hartzen duten eragile politiko eta sozialen ustetan, Udalak lankidetzaren eta garapenerako hezkuntzaren arloan egiten duen lanak Iparraren eta Hegoaren arteko harremanak aldatzeko prozesu egiturazko bat bultzatu behar du, planeta honetako emakume eta gizonentzat baliagarri den giza garapen sostengagarriaren ikuspuntutik. Baina hori gauzatu ahal izateko, ezinbestekoa da herritarrek, bai Iparraldekoek bai Hegoaldekoek, kontzienteki parte hartzea, eta gero eta antolatuago eta sendoago izatea eragile aktibo gisa. Gizarteak eraldaketa sozialaren protagonista izan behar du. Planteamentu horrek beharrezko egiten du, besteak beste, mekanismoak ezartzea gizarte zibilari aukera emateko lankidetzaren eta garapenerako hezkuntzaren arloko udal politiketan parte har dezan. Asmo horrekin sortu zen udal kontseilu hau, eta asmo horri eusten dio bere funtzionamenduan.

Kontseilua Udalak duen erreferentzi esparrua da, helburu duena, besteak beste, herritarrek parte hartzea lankidetza arloko udal politikak gauzatzean. Haren bidez, politika horiek kudeatzeko modua aditzera ematen da, haien motorea den oinarri ideologikoaz gogoeta egiten, jarduteko ereduak proposatzen eta segimendua ere egiten da.


KONTSEILUKO ARAUDIA



KONTSEILUAN PARTE HARTZEA

Sektore hauetako ordezkariek parte hartu dezakete kontseiluetan:
  • Udal Erroldan inskribatutako Entitateek
  • Herritar Norbanakoek
  • Arlo bakoitzean gizarte-ospe berezia duten pertsona edo kolektiboek


Udalaren Bulego Birtualean eskuratu daitezke izena emateko inprimakiak: eskaera Online egin ahal izango da edo inprimakiak Udal Erregistroren batean entregatu daitezke.

Parte hartzeko informazioa eta tramiteak

KONTSEILUAREN BILKURAK

KONTSEILUAREN HURRENGO BILKURA
GAI ZERRENDA
Data zehaztean jakinaraziko da
Data zehaztean jakinaraziko da




BILKUREN HISTORIKOA
GAI ZERRENDA
AKTA
2023-12-14: Legegintzaldiko osatze bilkura
2024-04-18: 2. bilkura
Hurrengo Kontseiluaren Bilkuran behin betiko akta onartzean argitaratuko da hemen
Kontseiluaren Adierazpena


INFORMAZIO GEHIAGO

Lankidetza atala
Aiete Jauregia
Aiete Pasealekua 65, 1.
20009 DONOSTIA
Tel.: 943 48 14 71
Fax: 943 48 14 36
webgunea